logo
eu | es
2010/09/09, osteguna
jarduerak
<< atzera
IX LAURAK BAT EGUNA 

Datorren asteburuan, ekainak 19 eta 20ean Laurak Bat eguna ospatuko dugu pintxo lehiaketa eta beste ekitaldi askorekin.

Hamasei tabernak parte hartuko dute Laurak Bat-en pintxo lehiaketan

Jaia Etzi eguerdian hasiko da lehia eta larunbatean bukatzeko; bi epaimahai izango dira, profesionalena eta herritarrena.

Aurten sekula baino taberna gehiagok parte hartuko dute Laurak Bat Elkarteak antolatutako bederatzigarren pintxo lehian. Lau taberna gehiago izango dira; hiru Antxon, eta bat Trintxerpen. Etzi eguerdian hasiko da lehia eta larunbat arratsera arte luzatuko da. Bi epaimahaik aukeratuko dute pintxorik onena: epaimahai profesionala izango da batetik, amateurra bestetik, herritarrena, alegia.

Guztira, hamasei tabernak parte hartuko dute. Antxon zazpik: iparrak; Leundak; Mimosek; Gohierrik; Ezer Gaizkik; Ekarrik eta Kmiok. Trintxerpen, berriz, bederatzik: Xapik; Busturiak; Maritxuk; Izkiñak; El Cafe de Manuelak; Paulaner-ek; Erdibanak; O Fardelek eta El Caseriok.

Pintxoa eta ardoa: 2,5 euro

Lehian parte hartu nahi duten bezeroek 2,5 euro ordainduko dituzte lehiaketako pintxoagatik eta ardoagatik. Pintxoarekin hiru ardo mota eskainiko dituzte: txuria, gorria eta beltza. Hirurak «kalitatezkoak» eta Paternina etxekoak izango direla nabarmendu dute antolatzaileek.

Bozka sistema, bestalde, urtero bezala egingo dute. Taberna bakoitzean bozka idazteko orriak eta horiek sartzeko kutxak izango dira. Etzidamu gauean kontatuko dituzte bozka guztiak, igandean sariak banatzeko. Irabazleak izan diren barruti bakoitzeko tabernako kutxatan bozka eman dutenek ere saria irabazteko aukera izango dute, bestalde: «Paterninaren eskutik, Oianuriko upeldegira joateko aukera izango dute, gosaria eta bazkaria barne».

Etzi eta etzidamuko lehiaz gain, hainbat jarduera antolatu ditu Laurak Bat Merkatarien Elkarteak (ondoko koadroan). Nabarmendu dutenez, bi sukaldaritza ikastaro izango dira, Gastronomiako Euskal Anaiarteko Luis Mokoroaren, Arantza Gonzalezen eta Joserra Otegiren eskutik. Bestalde, eskerrak eman dizkiete horiek guztiak antolatzen lagundu dieten guztiei: «Haiek gabe ezingo litzateke horrelako gauzarik egin».

_____________________________________ egitaraua

Gaur
20:00etan. Sukaldaritza ikastaroa, Antxoko Lore Txorta Elkartean: oilasko errea entsaladarekin eta oilaskoa txilindron erara nola egin erakutsiko dute.

Bihar
18:30ean. Epaimahai profesionalak pintxorik onena hautatuko du, Trintxerpeko Trintxer Elkartean. Epaimahaiko kideak: Luis Mokoroa, Joserra Otegi eta Mikel Corcuera.20:00etan. Sukaldaritza ikastaroa, Trintxer Elkartean: hegaluzez betetako piperrak eta legatza.

Etzi
12:30ean. Pintxo Lehiaketaren hasiera.
19:30ean. Trikitilariak eta bertsolariak ibiliko dira Antxoko eta Trintxerpeko kaleak girotzen.

Etzidamu

Egun guztian zehar. Antxoko Biteri plazan eta Trintxerpeko Gernika plazan, puzgarriak haurrentzat.

Arratsaldean. Trintxerpen Tximeleta txaranga izango da kaleak girotzen; Antxon, berriz, Los Pasai txaranga.21:30ean. Pintxo Lehiaketa bukatuko da.

Igandea 21
11:00etan. Sari banaketa Antxoko Kultur Etxean.

Descargar documento

txartela

"Puntuen Katalogoa" deskargatzeko sakatu HEMEN! DESCARGAR

Berrien buletina
"Laurak Bat" berrien buletina jaso nahi baduzu bidali zure izena eta email-a:


  Lotura berriak
PASAIAN PASAIAN
berrien online egunkaria (Pasaia, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Donostia)
+ info     

PASAIABAI PasaiaBai
Pasaitarren topagunea
+ info  

AYUNTAMIENTO PASAIA Pasaiako Udala
Pasaiako Udalaren web ofiziala
+ info     

IKUSKA Ikuska
Film laburren erakustaldia Pasaia n
+ info     

2009 © LAURAK BAT :: Trintxerpeko Azoka, 2. solairua :: 943 395300 :: sobre laurakbat@laurakbat.com
  |
Web Mapa | Kontaktua | Legezko Oharra |