logo
eu | es
2010/09/09, osteguna
<< atzera
Mimos Antxon eta O'Fardel Trintxerpen Laurak Bat-en Pintxo lehiaketan irabazleak [Oarsoaldeko hitza - 2009/06/23]

Mimosek epaimahaiaren eta Antxoko publikoaren sariak jaso zituen; Trintxerpeko O Fardelek, berriz, Trintxerpeko publikoaren saria

 

Antxoko Mimos taberna garaile izan da Laurak Bat-ek antolatutako Pintxo Lehiaketan. Epaimahaiaren eta antxotarrek emandako sariak jaso zituenMimosek. Trintxerpeko O Fardelek, berriz, barruti hartako herritarren artean puntuaziorik altuena lortu zuen.

Mimos tabernak Itsasoa eta ultraitsasoa mokadua prestatu zuen lehiarako eta arrakasta handia izan zuen sukaldarien eta herritarren artean. Mokadua itsas fruituekin prestatu zuten eta ahuakatea, mangoa, izokinen arrabak, muskuilua eskabetxean, jogurra, itsas-trikua eta otarrainak zeuzkan pintxoak.

Agus Cristobal, Mimos tabernako arduraduna «oso pozik» azaldu da sariarekin: «Epaimahiaren eta herritarren sariak jaso ditugu, eta oso pozik gaude horregatik». Mokadua dastatu ez dutenek oraindik aukera dute aste honetan zehar, aurtengo Pasaiako zizka-mizkarik onena dastatzeko.

Ez da lehenengo aldia, ordea, Mimosek Pintxo Lehiaketan sariak irabazten dituela. «Dagoeneko bi txapela jaso ditugu eta hirugarren aldia da Antxon irabazten dugula. Egiten dugun lan onaren seinale da hori».

Trintxerpen, O Fardel

Trintxerpen, O Fardel jatetxeak egindako mokaduak jaso zuen bertakoen artean puntuaziorik onena. O Fardel jatetxeak ahatez egindako pintxoa prestatu zuen: Ahate bertikala. Pintxoa, goitik behera, Oiartzundik ekarritako ahateen hainbat zatirekin osatu zuten. Jatetxeko arduradunak oso pozik azaldu dira sariarekin, herritarrek «produktuaren kalitatea» saritu dutelako.

Bigarren eta hirugarren sariak

Antxoko Leunda eta Trintxerpeko Maritxu tabernek zilarrezko platerak jaso zituzten, herritarrek emandako botoen arabera. Brotzezko platerak, berriz, Antxon Goiherrik eta Trintxerpen Xapik lortu zituzten.

Guztira, 16 tabernak hartu dute parte aurtengo Pintxo Lehiaketan: horietatik zazpi Antxokoak eta Trintxerpekoak ordea, bederatzi. Inoiz baino taberna gehiago izan dira aurten lehian, Laurak Bat-en Pintxo Lehiaketan.

Bidaien zozketa

Irabazle izan diren barruti bakoitzeko tabernetan bozka eman zuten herritarren artean zozketa egin zuten Laurak Bat-ekoek. Sei pertsonentzako Oianuriko upeldegira joateko bidaia irabazi dute honako hauek: Andres Villacriadok eta Rosi Azoresek Antxoko Mimos tabernan bozkatzeagatik eta Itsaso Anduezak, O Fardelen bozkatzeagatik.

___

___

txartela

"Puntuen Katalogoa" deskargatzeko sakatu HEMEN! DESCARGAR

Berrien buletina
"Laurak Bat" berrien buletina jaso nahi baduzu bidali zure izena eta email-a:


  Lotura berriak
PASAIAN PASAIAN
berrien online egunkaria (Pasaia, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Donostia)
+ info     

PASAIABAI PasaiaBai
Pasaitarren topagunea
+ info  

AYUNTAMIENTO PASAIA Pasaiako Udala
Pasaiako Udalaren web ofiziala
+ info     

IKUSKA Ikuska
Film laburren erakustaldia Pasaia n
+ info     

2009 © LAURAK BAT :: Trintxerpeko Azoka, 2. solairua :: 943 395300 :: sobre laurakbat@laurakbat.com
  |
Web Mapa | Kontaktua | Legezko Oharra | Disenua |