logo
eu | es
2010/09/09, osteguna
<< atzera
PASAIAKO UDALARI AURKEZTEN DIOGUN HIRITARTASUN MOZIOA [LAURAK BAT - 2009/06/12]

Trintxerpe XXI Herri Plataformak eta Laurak Bat Merkatarien Elkarteak, sinadurak biltzen hastea erabaki dute: «Astearteko bileraren ondoren, eztabaida piztu zen bertan ginen herritarren artean. Zera erabaki genuen, Pasaiako Udalean mozioa sartzea La Herreran erabakirik ez dezaten hartu. Modu horretan, herritarren proposamenak entzutea eta aintzat hartzea eskatuko genuke eta, ondoren, La Herrera nola ordenatu denen artean erabakiko genuke»

Behean sinatzen dugunak gizarte-, sindikatu-, kirol-, kultura-, gazte- eta musika-eragileak, eta Pasaiako bizilagunak gara, eta agiri honen bidez, mozio hau aurkeztu nahi dugu, Pasaiako Udaleko udalbatzarrean eztabaidatua izan dadin. Joan den maiatzaren 14an izan zen Trintxerpeko Alkateordetzan ezohiko udalbatzarra, Herreraren etorkizuneko antolamendua eztabaidatzeko. Horren harira, lehen-lehenik hausnarketa hauek egin nahi ditugu: Herrerako gunean mende batean baino gehiagoan portuari lotutako industria-jarduera garatu da, eta horrek hamarkadetan lehen mailako hirigintza-traba eragin du, eta Trintxerperen garapenean, baita ondo eragin ere. Gune hori, orain, gure etorkizunarentzat nahitaezkoa da. Azken hogeita hamar urtean lurralde honen etengabeko gainbehera jasan dugu, eta orain errealitate hau eraldatzeko unea iritsi da, eta hiri-eremu hori aldatzeko aukera dugu. Eta eginkizun hori, isilpean, herritarrek jakin gabe egiteak haserrea eta egonezina eragin digu. Herreraren gainean hartzen den edozein akordioren ondorioak garrantzizkoak dira Trintxerperentzat eta Pasaiarentzat, eta trintxerpetarrentzat eta pasaitarrentzat. Horren dira garrantzizkoak, ezen ongi aztertu gabe eta guztien parte-hartzerik gabe ezin diren hartu. Oinarrizkoa den gune hori nola antolatu era-bakitzea, eta gure herriaren gizarte- eta ekonomia-arloak berroneratzeko prozesuan oinarri-oinarrizkoa den pieza hori zertarako antolatu behar den erabakitzea Pasaian erabaki behar da, eta behin baino gehiagotan azaldu dugu, erabakiak ez duela kanpo-portuarekin loturik agertu behar. Isilpean eta herritarrak aintzakotzat hartu gabe hartu nahi den akordioa onartzen bada, udalerritik kanpo hartutakoa izango da, beste bulego eta erakundeetako egoitzetan hartutakoa, eta pasaitarren nahiekin zerikusirik ez duen helbururik gabekoa. Pasaiako hirigintzak pasaitarren bizimoduaren kalitatea izan behar du helburu nagusitzat, eta gure ustez, bakartzat. Horregatik guztiagatik, aurkezten dugu mozio hau, onartua izan dadin: MOZIOA 1. Pasaiako Udala da hirigintzako antolamenduaren eskumena duen organo bakarra, eta kasu honetan, horrenbestez, Herreraren hirigintzako antolamenduaren eskumena duen bakarra. 2. Pasaiako udalbatzak eta zinegotziek udalaren eta bizilagunen interesak babestuko dituztenez, ez dute onartuko erabakiak kanpoko beste instantzia batek hartzea edo baldintzatzea. 3. Erabakiak Pasaian hartu behar direnez, udalbatzak, pasaitarren parte-hartzearekin batera, ez du onartuko Herreraren antolamenduari buruzko inolako akordiorik, harik eta herritarrek lantzen eta proposatzen dituzten proposamenak eta ondorioak zeintzuk diren jakin arte. Halaber, kontuan hartuko ditu Aholku Batzordeak nahitaez egin behar duen txostena eta etorkizuneko antolamendurako abian jarritako parte hartzeko baliabideak.


Deskargatu

txartela

"Puntuen Katalogoa" deskargatzeko sakatu HEMEN! DESCARGAR

Berrien buletina
"Laurak Bat" berrien buletina jaso nahi baduzu bidali zure izena eta email-a:


  Lotura berriak
PASAIAN PASAIAN
berrien online egunkaria (Pasaia, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Donostia)
+ info     

PASAIABAI PasaiaBai
Pasaitarren topagunea
+ info  

AYUNTAMIENTO PASAIA Pasaiako Udala
Pasaiako Udalaren web ofiziala
+ info     

IKUSKA Ikuska
Film laburren erakustaldia Pasaia n
+ info     

2009 © LAURAK BAT :: Trintxerpeko Azoka, 2. solairua :: 943 395300 :: sobre laurakbat@laurakbat.com
  |
Web Mapa | Kontaktua | Legezko Oharra | Disenua |