logo
eu | es
2010/09/09, osteguna
<< atzera
«La Herrera nola ordenatu erabakitzeko» sinadura bilketa [HITZA - 2009/06/02]

Trintxerpe Edozein erabaki hartu baino lehen, herritarren iritzia aintzat hartuko duen mozioa aurkeztu nahi dute

Pasa den asteartean bilera izan zen Trintxerpeko Alkateordetzan, ezker abertzaleak antolatuta, kanpo kaiari eta La Herrerari buruz hitz egiteko. Ziotenez, «Pasaiak urte gehiegi daramatza bere biziberritzea hasteko zain, urte gehiegi garapen basatiaren eta, oraingoan bezala, sistemak bere arazoak konpontzeko sortu zuen krisiaren ondorioak jasaten». Euren ustez, beren gainetik pasatu nahi dute agintariek: «Gure gainetik pasatu nahi dute eta horretarako eskura dituzten aukera guztiak erabiltzeko zalantzarik ez dute, legalak izan edo ez. Portuak lurraldea ordenatu nahi du soilik bere jarduera enpresariala kontutan hartuta, eta ez du ezkutatzen La Herrera kanpo kaia egiteko beharrezkoa duten dirua lortzeko baliatu nahi dutela».

Bileraren harira, Trintxerpe XXI Herri Plataformak eta Laurak Bat Merkatarien Elkarteak, sinadurak biltzen hastea erabaki dute: «Astearteko bileraren ondoren, eztabaida piztu zen bertan ginen herritarren artean. Zera erabaki genuen, Pasaiako Udalean mozioa sartzea La Herreran erabakirik ez dezaten hartu. Modu horretan, herritarren proposamenak entzutea eta aintzat hartzea eskatuko genuke eta, ondoren, La Herrera nola ordenatu denen artean erabakiko genuke».

Mozioak herritarren babesa izan dezan, sinadurak biltzen hasi dira. Ondoko koadroan daude sinadurak biltzen ari diren establezimenduak.

«Etorkizuna hipotekatu»

Bi taldeen esanetan, azkenaldian hainbat zurrumurru iritsi zaizkie La Herreraren inguruan. Erabaki horiek hartuko balituzte, «La Herreraren eta Trintxerperen etorkizuna hipotekatuko lukete». Euren bizkarrera ari omen dira: «Gure, herritarren bizkarrera egin nahi dute gure herriaren birgaitzerako ezinbestekoa den zonaldearen aldaketa».

Azken hilabeteetan hainbat eta hainbat informazio jaso dutela salatu dute, baina inork ez duela euren iritzia biltzeko asmorik erakutsi.

Horregatik hasi dute sinadura bilketa eta ahalik eta gehienak biltzea espero dute, mozioa aurkeztu ahal izateko. Sinadura bilketa:

Trintxerpe: Nekane; Agustin Berruezo; Josune; Molona; Sonesa; Lema; Avenida taberna eta Erdibana taberna.

San Pedro: Marisol taberna, Pedro Odriozola eta Carniceria.

Donibane: Juandanburu harategia.

Antxo: Mapfre seguros; Catalana Occidente seguros; Electrodomesticos Aguirrebeña; Mimos taberna eta Iparra taberna.

___

___

txartela

"Puntuen Katalogoa" deskargatzeko sakatu HEMEN! DESCARGAR

Berrien buletina
"Laurak Bat" berrien buletina jaso nahi baduzu bidali zure izena eta email-a:


  Lotura berriak
PASAIAN PASAIAN
berrien online egunkaria (Pasaia, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Donostia)
+ info     

PASAIABAI PasaiaBai
Pasaitarren topagunea
+ info  

AYUNTAMIENTO PASAIA Pasaiako Udala
Pasaiako Udalaren web ofiziala
+ info     

IKUSKA Ikuska
Film laburren erakustaldia Pasaia n
+ info     

2009 © LAURAK BAT :: Trintxerpeko Azoka, 2. solairua :: 943 395300 :: sobre laurakbat@laurakbat.com
  |
Web Mapa | Kontaktua | Legezko Oharra | Disenua |